NAIZ

Munduko Txirrindularitza Txapelketa ez da Suitzan ospatuko

Suitzako gobernuak mila pertsonatik gorako ekitaldi guztiak debekatu ditu irailaren 30era arte, eta horrek bertan behera utzi du lehiaketa Aigle-Martignyn egiteko aukera. UCI beste kokaleku baten bila dabil.

UCI kokaleku berriaren bila dabil (Fabrice COFFRINI / AFP)
UCI kokaleku berriaren bila dabil (Fabrice COFFRINI / AFP)

Munduko Txirrindularitza Txapelketa ez da Suitzan ospatuko azkenean. Herrialde horretako gobernuak mila pertsonatik gorako ekitaldi guztiak debekatu ditu irailaren 30era arte, eta horrek bertan behera utzi du irailaren 20tik 27ra Aigle-Martignyn egiteko aukera.

Aurrez ere zalantza asko azalduak zituen arren, antolakuntza batzordeak gaur jakinarazi du ofizialki albistea, eta handik minutu gutxira UCIk ere ofizial egin du beste kokaleku baten bila dabilela.

Bere oharrean, UCIk dio lehiaketa Europan jokatu beharko litzateekela eta lasterketaren ibilbidea Suitzakoaren antzekoa izango dela. Zurrumurruek diotenez, frantziar Estatuan egitea litzateke aukera nagusia, bertako lasterketaren baten azpiegitura baliatuz.

Kontuan izan behar da Europako Txapelketarekin antzeko zerbait gertatu dela, eta azkenean Plouayko lasterketaren azpiegitura baliatuz bertan korrituko da proba abiztuko azken astean.