Jon Ormazabal

Oztopoak oztopo, DV-Bankoak eta Goñi Memorialak aurrera egingo dute hurrengo egunetan

Martxoan eten zen Zumarragako txapelketari asteazkenean berrekingo diote eta Getariako Sahatsaga pilotalekuan hasiko da Gabonetan Zarautzen amaituko den beste lehia.

Martxoan bertan behera utzi behar izan zen Goñiren Omenezkoari asteazkenean berrekingo diote. (NAIZ)
Martxoan bertan behera utzi behar izan zen Goñiren Omenezkoari asteazkenean berrekingo diote. (NAIZ)

Ez dira asko, gaur egungo egoera zailean, aurrera egiten ausartzen diren afizionatuetako txapelketa pribatuak, baina hurrengo egunetan bi lehiaketa garrantzitsuetako partidak gozatu ahal izango dira Zumarragako eta Getariako pilotalekuetan, Goñiren Omenezkoak eta DV-Bankoa txapelketetako antolatzaileek euren torneoen aldeko apostu sendoari eutsi baitiote. Erakundeek ezarritako protokolo neurri guztiak zorrotz betez, pilotari eta pilotazaleek ikuskizun ederrez gozatzeko aukera izango dute.

Zumarragako txapelketaren kasuan, martxoan eten behar izan zuten lehiari berrekingo diote asteazken honetan, final laurdenetako bi partidekin. Promesen mailako lau eta erdikoan Senar Oskozen aurka arituko da eta eliteko binakakoan Eneko Labaka-Sarasa-Elizegik, eskuko minez, ezingo du jokatu– eta Murua-Arbizu izango dira finalerdietan leku bat egin nahiko dutenak. Hurrengo lau astezkenetan jaialdiak izango dira Beloki pilotalekuan eta finala ostiral gauez jokatuko da, urriaren 16an.

72 pilotari eta 15 jaialdi

Bestalde, Bankoa&DV txapelketari larunbatean ekingo zaio Getarian. Denera, 72 pilotari; 8 neska (Miren Larrarte, Arrate Bergara, Amaia Aldai, Naroa Agirre, Olatz Arrizabalaga, Olatz Ruiz de Larramendi, Leire Garai eta Miriam Arrillaga) eta 64 mutil –32 promesetan (Altuna-Morgaetxebarria, Hormaetxe.Ibañez, Erkiaga-Ballarena, Lizeaga-Elosegi, Alberdi III-Loza, Fernandez-Emaldi, Zebeldia-Etxebarria II, I. Egiguren-Lazkoz, Larrazabal-Azpiroz, Amiano-Lizeaga, Igoa-Sudupe, Iriarte-Pierola, De la Fuente-Ugartemendia, Altuzarra-Gorrotxategi, Lara-Egaña eta Otxotorena-Petite II) eta beste hainbeste nagusietan (Lerena-Gaskue, Kanabal-J. Sanchez, Karregal-Ibarloza, Olaetxea-Apezetxea, Exposito-I. Elizegi. A. Etxebarria-Altuzarra, Uribe-Azkarraga, Ariztegi-Gartzia, I. Egiguren-Irurita, Murua-Sarasa, J. Alberdi-Irazustabarrena, Anso-Balerdi, Elola-Aldave, Mata-Arbizu, Garcia-A. Elizegi eta Iribarren-Artola)– ariko dira abenduaren 26an Zarautzen amaituko den txapelketako 15 jaialditan.