NAIZ

Kanpaleku berririk ez irekitzeko deia egin du Pernado Barrenak Moriakoa bisitatu ondoren

Europako Parlamentuko GUE/NGL taldeko hainbat eurodiputaturekin batera, Moriako pertsona errefuxiatuen kanpalekua bisitatu du Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuak. «Europak ez du Moria berririk behar. Kanpaleku berririk ez irekitzeko deia egiten dugu. Europa osoan zehar badaude gobernuak eta udalak errefuxiatuak hartzeko prest daudenak», adierazi du.

Pernado Barrena EH Bilduko eurodiputatuak Moriako kanpaleku zaharra bisitatu du. (@EHBilduEP)
Pernado Barrena EH Bilduko eurodiputatuak Moriako kanpaleku zaharra bisitatu du. (@EHBilduEP)

Moriako errefuxiatuen kanpaleku «zaharrena» bisitatu du ostiral honetan Pernado Barrena EH Bilduko europarlamentariak, duela astebete luze gertatuko sutearen ondoriak aurrez aurre ikusi ahal izateko.

Brrenak gogoratu du kanpaleku horretan «garai batean 13.000 errefuxiatu bizi izandakoak» direla, eta 26.000 izatera iritsi direla. Ildo horretan, azaldu du orain suteak harrapatu ez zuen partean 3.000 geratu direla bizitzera.

Hala ere, bisitatutako kanpalekua «legala» dela nabarmendu du, eta inguruko espazioetan «guztiz informala» den eta «milaka eta milaka jende bildu» dituen beste kanpamentu bat dagoela salatu du.

«Hau lotsagarria da, hau ikustea besterik ez dago pentsatzeko zer nolako baldintzatan bizi izan den hemen jendea», gaineratu du.

Horren harira, eurodiputatuak «Europak Moria berririk» ez duela behar azpimarratu eta «hemen geratzen den kanpamentu apurra ixteko deia» egin du, eta Europarko Batzordeari eta Greziako Gobernuari kanpamentu berririk ez eraikitzea eskatu die.

«Errefuxiatuak azkar prozesatu behar dira, iritsi bezain azkar, eta kontinentera bidali birkokatuak izateko estatukide ezberdinetan», esan du Barrenak.

Horrela, Europa osan zehar errefuxiatuak hartzeko prest dauden udalak eta gobernuak daudela gogoratu du: «Hori lehenbailehen egin behar da eta gainera prozesura arrunta bilakatu egin behar da».