Naiz

23 urte eta gero, aske geratu da Rufino Arriaga preso ordiziarra

Rufino Arriaga preso politiko gipuzkorra aske geratu da, espetxean azken 23 urteak igaro eta gero. Gaur goizean irten da Sevilla II-ko kartzelatik, bertan lagun eta senideak zain zituela.

Rufino Arriaga, lagun eta senideek inguratuta.
Rufino Arriaga, lagun eta senideek inguratuta.

Espetxean 23 urte igaro eta gero, gaur goizean aske geratu da Rufino Arriaga euskal presoa. Sevilla II-ko espetxetik atera da eta bertaraino gerturatu dira senide eta lagunak, Ordiziarako bidean laguntzeko asmoz.

Frantziar Estatuan atxilotu zuten Arriaga 1997an eta 2003an espaineratu egin zuten. Ordutik, isolamendu moduluan egon da, gaur askatasuna berreskuratu duen arte. Senideek behin baino gehiagotan salatu dute Sevilla II-ko kartzelan presoek bizi duten egoera, zein koronabirusaren krisiaren okertu egin zen. «Egoeraren larritasunaren ulertzeko, Sevillako kartzelan 1.300 preso inguru daude, eta bi mediku baino ez. Osasun plantilla ez da handitu», azaldu zuen Mariaje Arriagak, presoaren arrebak apirilean.

Denbora honetan, egunean lau orduz baino ez da irten dira patiora, eta ez du beste inor ikusteko aukerarik izan. Gainera, alarma-egoera agindu zenean, prentsa idatzia emateari utzi zioten. Telebista eta irratia besterik ez du izan garai honetan.

Arriagak bere sendia ikusteko lekualdatze baimen berezia, haren senideek hura ikusteko ezintasuna zela-eta, aspaldi zuen eskatua. Baina beti jaso izan du ezezkoa. Denbora honetan aitak eta amak ezin izan dute bisitarik egin, adinekoak izanik. Egoera honetan, kartzelan zela, aita zendu egin zitzaion eta ezin izan zuen agurtu.