NAIZ
DONOSTIA

Auschwitz-i buruzko erakusketagatik saria jaso du Europan Musealia donostiarrak

Erakusketak antolatzeaz arduratzen den Musealia enpresa donostiarrak Europako Ondasunaren baitan banatzen den Grand Prix prestigio handiko saria irabazi du Auschwitzeko Museoarekin batera ‘Auschwitz. No hace mucho. No muy lejos’ prestatutako erakusketagatik.

Auschwitzen erabilitako objektuak biltzen ditu erakusketak, 700 baino gehiago. (Jesus VARILLAS I MUSEALIA)
Auschwitzen erabilitako objektuak biltzen ditu erakusketak, 700 baino gehiago. (Jesus VARILLAS I MUSEALIA)

‘Auschwitz. No hace mucho. No tan lejos’ erakusketa ibiltariak arrakastak eta errekonozimenduak jasotzen jarraitzen du. Inauguratu zenetik, ia milioi bat pertsonek bisitatu dute eta Madriletik igaro ondoren egin du bidaia New Yorkera; bertan dago gaur egun ikusgai datorren urtean Estatu Batuetako Kansas Cityra joan baino lehen.

Auschwitzeko Museoak elkarlanean Donostiako Musealia enpresarekin antolatutako erakusketa da, eta astelehen honetan azken honek ohar bidez zabaldu duenez, Europa Nostra 2020/ Europar Ondasunaren Sarietan Grand Prix errekonozimendua jaso du. Ez da proiektuagatik jaso duen sari bakarra, izan ere iragan maiatzean erakunde berak Hezkuntza, Formakuntza eta Sentsibilizazio atalean erakusketari aitorpena egin zion.

2.500 metro koadroko espazio batean, ‘Auschwitz. No hace mucho. No tan lejos’ erakusketak argazki ugari, inoiz lehenago ikusi ez diren ikusentzunezkoak eta Polonian naziek eraiki zuten konzentrazio-esparrukoak orijinalak diren 700 objektu baino gehiago biltzen ditu. Gehienak, lehen aldiz erakutsi dira jendaurrean.

Besteak beste, preso egon ziren gizon-emakumeen jantziak, biktimen zein eta Holokaustoko erantzuleen objektuak. Konzentrazio-esparruaren eraikuntzaren zatiak ere erakusketa ibiltariaren parte dira, hala nola hormigoizko zutoinak, barrakoi bat eta nazien errepresio eta tortura eremura milioi bat pertsona baino gehiago eramateko baliatu zuten tren bagoi bat.

Bildumaren zati handiena Auschwitz Birkenau Estatu Museoarenak dira, antzinako kontzentrazio-eremuaren zaindari eta kudeatzaile baita gaur egun. Hala ere, erakusketa antolatu ahal izateko hogei erakunde eta beste zentro eta herrialde ezberdinetako bilduma pribatuak jarri dira elkarlanean posible egiteko, besteak beste, Ana Frank Etxea (Herbehereak), Wiener Library (Britainia Handia), Yad Vashem (Israel) y el Hartheim Castle Education and Memorial Centre (Austria).