Altzako XX. Bertso Aroa
25/09/2020 - 03/10/2020
Donostia
Gipuzkoa
Erradikalak
MENTION

Irailaren 25etik urriaren 3ra Altzako XX. Bertso Aroa egingo da.

Hilaren 25ean ‘Erradikalak ginen’ antzezlana taularatuko du Ane Labaka eta Beatriz Egizabal bikoteak, 20:00etan, Tomasene Kultur Etxean.

Irailaren 26an, berriz, 6-12 urte bitarteko haurrentzako jarduera izango da: ‘Bertso jasa, bat bateko jolasa’. Publikoaren parte hartzea behar-beharrezkoa izango da arratsaldeko 18:00etan Larratxo Kultur Etxean hasiko den ekitaldian.

Iraileko azken igandean, hilaren 27an, Plaza Gorrian egingo da bertso-jaialdia eta oholtza gainean honako laukote hau arituko da: Aitor Sarriegi, Maider Arregi, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaile lanetan Gorka Segurola arituko da. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta, amaieran, Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa izango da. Eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia Larratxo Kultur Etxean egingo da.

Amaitzeko, urriaren 3an, Miren Amuriza bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzariaren ‘Gorria’ ikuskizuna izango da, bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituena. Larratxo Kultur Etxean izango da, iluntzeko 20:00etan.

EMPLACEMENT
De Darieta Bidea, 1, 20017
Tomasene Kultur Etxea eta besteak
Donostia
Gipuzkoa