Beldur Barik topaketa
23/11/2019

17:00.

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: Azkuna Zentroa
Beldur
MENTION

Beldur Barik topaketa azaroaren 23an egingo da Bilboko Azkuna zentroan.Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du Beldur Barik gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzio programa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Hizkuntza Politika sailen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EiTBren lankidetzarekin.

Bilboko topaketa arratsaldez egingo da, eta urte osoan zehar gazteekin jorratu den laneko plan trinkoaren amaiera jaia ere izango da. Topaketaren barruan Beldur Barik lehiaketako sariak ere banatuko dira. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta xedea da adierazpide artistikoen bidez erakustea neskak eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei.

Gainera, prestakuntzako lantegiak eta jolas jarduerak ere izango dira, eta doako autobusak jarriko dira parte hartzaileen joan-etorriak errazteko.    

DATE ET HEURE

17:00.

EMPLACEMENT
Arriquíbar Plaza, 4
Azkuna zentroa
Bilbo
Bizkaia
COMPLÉMENTS