Berri Txarrak taldearen ‘Beude’ bira
15/02/2019 - 04/04/2019
Zenbait herrialde
Berritxarrak
MENTION

Berri Txarrak taldeak azaroaren 23an agur esango du Iruñean eskainiko dituen azken bi kontzertuekin, baina aurretik kontzertu sorta eskainiko du taldeak Euskal Herritik zehar.

‘Beude’ izeneko bira otsailaren 15ean hasiko da Gernikako Astran. Otsailaren 19an eta 20an bi kontzertu joko dituzte Bilboko Kafe Antzokian eta 21ean Azpeitiako San Agustinen. Otsailaren 23an etxean arituko dira Berri Txarrakeko kideak, Lekunberriko frontoian eta 24an Ibarrako gaztetxean izanen dira.

Martxoaren 9 eta 10ean Durangoko Plateruenan joko dute eta 18an Ondarroako Bekoizinin. Martxoaren 19an arabar hiriburuko Jimmy Jazzen ariko dira eta 27an Altsasuko gaztetxean. Bira apirilaren 4ean itxiko dute Hazparneko Ttattolan.

EMPLACEMENT
Zenbait herrialde