Bizilagunak
17/11/2019
Zenbait herrialde
Bizilagunak_naiz
MENTION

Zortzigarren urtez ospatuko da Bizilaguna ekimena, SOS Arrazakeriak taldeak antolatuta. Azaroaren 17an izango da hitzordua eta Euskal Herriko familia baten eta kanpotik gurera etorritako beste baten arteko bazkaria da ekimenaren ardatz nagusia. Hortaz, jatorri kultural ezberdinetako familiak batuko dituzte Euskal Herriko hainbat etxe eta txokotan.

Gipuzkoan hedatu da gehien Bizilagunak ekimena. Aurten ondorengo lekuetan egingo da:  Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Hernani, Zarautz, Ordizia, Andoain, Arrasate, Bergara, Azpeitia eta Tolosaldean. Gipuzkoatik kanpo, Bizkaian, Getxon, Barakaldon eta Basaurin; eta Araban, berriz, honako udalerri hauetan egingo dira aurten bazkariak: Santikurutze Kanpezu, Arraia-Maeztu, Amurrio, Laudio, Artziniega, Agurain, Araia, Dulantzi eta Gasteiz.

Parte hartzeko nahikoa da mugak.eus webgunean sartu eta formularioa osatu eta bidaltzea.

EMPLACEMENT
Zenbait herrialde
LIENS