Cortesko Makildantza
29/09/2019
Cortes
Nafarroa
Cortespaloteado
MENTION

Cortesko Makildantza irailaren 29an izango da, Migel Deunaren egunarekin bat eginez.

Antzinako dantza hau (ustez XIX. mendean sortua) Nafarroako ezagunenetako bat da. Dantzari gehienak gizonak izan ohi dira, atorra, jakatxoa, galtzerdiak eta galtza zuriak, buruko zapia eta gerriko urdina jantzita. Emakumeen jantziak antzekoak dira, baina gona berdea eta azpiko galtza zuriekin.

Arratsaldean antzezlan bat eskainiko da ‘Los dichos y los dialogos’ titulupean. Bertan, makil dantza egingo da, hainbat bertsoz lagundua. Bertsolariak Mayoral, Rabadan, Aingerua eta Deabrua izango dira. ‘Dichos’ izenekoak ongiaren eta gaizkiaren inguruko bertsoak dira eta ‘Dialogos’ deiturikoak Cortes herrian urtean zehar gertatutako gauzak biltzen dira.

EMPLACEMENT
Cortes
Nafarroa