Emakume Zientzialariaren Egunean
11/02/2019 - 15/02/2019
Donostia
Gipuzkoa
Ciencia
MENTION

Donostia International Physics Center-ek (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM), CIC nanoGUNEk eta CIC biomaGUNEk bat egin dute Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, otsailaren 11tik 15era, hainbat jarduera antolatuz. Ekimenak mezu garbi bat zabaldu nahi du: Zientzia BADA nesken kontua.

Programazioko ekitaldien artean, honako hauek antolatu dira, besteak beste: ‘Eskuz esku’ hitzaldi publikoa otsailaren 11n, Koldo Mitxelenan; emakume zientzialariak ezagutarazteko hezkuntza-jarduerak; eta ‘Zientzia irekia’ hizpide izango duen hitzaldia Ibaetako Campusean (EHU). Azken honetan, Eva Méndez izango da hizlaria, Carlos III.a Unibertsitateko Politika Zientifikoko errektoreordea eta Europar Batasuneko Politika Zientifiko Irekiaren Europako Plataformako presidentea.

EMPLACEMENT
Donostia
Gipuzkoa