Ibilki, euskal antzerkia sustatzeko
03/03/2019 - 31/12/2019
Angelu, Baiona, Bastida, Bidarte, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Maule, Biarritz eta Senpere
Lapurdi eta Zuberoa
Ibilki
MENTION

Euskal antzerkiaren hepadena sustatzeko helburuarekin, ‘Ibilki’ kultur egitaraua egingo da Euskal Herriko Iparraldeko herri desberdinetan.

Angelu, Baiona, Bastida, Bidarte, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Maule, Biarritz eta Senperen izango dira ikuskizunak, martxoaren 3tik hasita urte bukaera arte.

Programatutako hamar antzezlanen bidez, ikusleek euskal antzerkia ezagutzeko parada izanen dute. Egitaraua martxoaren 3an hasiko da Hiriburuko La Perle gelan, Axut! konpainiaren ‘Zazpi senideko’ antzezlanarekin.

Horretaz gain, urtean zehar, Ez dok hiru-k ‘Euskal musikaren benetako istorioa’ aurkeztuko du, Banakike konpainiak ‘Ilargi arrantza’, Metrokoadrokak ‘Anton Abbadia’, Jour de fête compagniek ‘Bidea’ izeneko lana, Pez Limbo konpainiak ‘Oxido’, Ttanttakak ‘Muxua’ lana jarriko du oholtza gainean, Itzuli konpainiak ‘Behin bazen internet’, Artedramak, Debaju Panpin Laborategiak eta Axut!-ek ‘Zaldi Urdina’ taularatuko dute eta Tartean teatroak ‘Ghero’.

EMPLACEMENT
Zenbait tokitan
Angelu, Baiona, Bastida, Bidarte, Donibane Lohizune, Hendaia, Hiriburu, Maule, Biarritz eta Senpere
Lapurdi eta Zuberoa
COMPLÉMENTS