Eva Guerrero konpainia: ‘Gorpuztu’
09/10/2019

19:30

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: Arriaga
Gorputzu
MENTION

‘Gorpuztu’ dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musika daukana eta orekaren bilaketaren inguruan dabilena. Lasai egoteko egiten den borroka da, zarata isilaraztekoa, karga eta errua arintzekoa, animaliak lasai lo egiteko leku bat bilatzekoa.

Eva Guerrero sortzaile bilbotarraren ikerketa bat du abiapuntu, erlijio edo filosofia desberdinetan gorputzak momentu jakin batzuetan duen erabilerari buruzkoa. Gorputza zenbait partetan zatikatuz, otoitzaren orduan mugimenduzko ekintzei erreparatuz eta erlijio desberdinetan presente dauden errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna edo sumisioa bezalako kontzeptuetatik igaroz sortzen da Gorpuztu.

Fitxa artistikoa:

Konpainia: Eva Guerrero
Sorkuntza: Eva Guerrero
Aktorea: Garazi Lopez de Armentia
Koreografia: sorkuntza kolektiboa
Musika-konposizioa eta -interpretazioa: Ainara LeGardon, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevilla
«Barne-estilo txinatarrak» lana: Aritz Aresti
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa
Argiztatze-diseinua: Arantza Heredia
Produkzioa: Jemima Cano
Banaketa: ATX Teatroa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua eta Garaion Sorgingunea, La nave del Duende eta Espacio Punto de Fugak babestua.

DATE ET HEURE

19:30

EMPLACEMENT
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LIENS