‘Express... your sex!’
14/02/2020 - 17/02/2020
Bilbo
Bizkaia
Express
MENTION

Zinegoak Bilboko Gaylesbrotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak ‘Express... Your sex!’ ikus-entzunezko rallyaren lehenengo edizioa antolatu du.

Lehiaketa jaialdiaren bezperako egunetan egingo da, otsailaren 14tik 17ra, eta sexu, identitate eta genero aniztasunarekin lotuta egongo da. Parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte film laburra egiteko, eta gai zehatza otsailaren 14an jakinaraziko da. Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan beharko dute.

‘Express... Your sex!’ lehiaketaren ezaugarri berezienetako bat da parte hartzeko ezinbestekoa izango dela film laburrak sakelako telefonoarekin grabatzea. Horrela, parte hartzeko ez da beharrezkoa izango material profesionala izatea.

«Ez genuen nahi material falta traba bihurtzea maratoi honetan ez parte hartzeko. Interesa duten guztien parte hartzea bultzatu nahi dugu, batik bat gazteena. Gidoian ipini nahi dugu arreta, istorioa kontatzeko erabili diren baliabideetan baino», adierazi du.

Izen-emateak otsailaren 14an egin beharko dira, 18:30ean, Bizkaia Aretoko Oteiza auditoriumean, Bilbon. Izena emateko prozesuan parte hartzen duten pertsonek sexu aniztasunari buruzko hitzaldi laburra jasoko dute eta lehiaketaren gai zehatza zein den ezagutuko dute.

Parte hartzaileek asteburu osoa izango dute film laburra grabatzeko. Epea otsailaren 17an amaituko da, eta lanak 18:30 eta 19:30 artean aurkeztu beharko dituzte Bizkaia Aretoan bertan. Rallyak lau sari izango ditu: lehenengoa (300 euro), bigarrena (200 euro), hirugarrena (100 euro) eta publikoarena (100 euro).

Sari banaketa ekitaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan, Bilborocken. Aurkeztutako hainbat lan proiektatuko dira bertan, eta hala erabakiko da publikoaren saria. Asier Santamari(c)ak gidatuko du ekitaldia, 3, 2, 1... Zinegoak! aurretiko jaialdiaren baitan.

EMPLACEMENT
Bilbo
Bizkaia
LIENS