Gure Zirkuak Bizkaian egingo du egonaldia ekainean eta uztailean

Date

09.06.23 - 16.07.23

Lieu

Bizkaia - Markina

Gure Zirkuko kideak zain izango dituzte ikusleek Bizkaian.
Gure Zirkuko kideak zain izango dituzte ikusleek Bizkaian. (GURE ZIRKUA)

Gure Zirkua Bizkaian izango da ekainean eta uztailean. Markina-Xemeinen ostiral honetan abiatuko du taldeak bi asteburuko egonaldia. Handik Portugaletera joanda, Gure Zirkua Ezkerraldean izango da lehenbiziko aldiz. Eta uztailean Durangaldera itzuli. Elorrion altxako du karpa ondoren zirku ibiltariak.

«Orain hilabete abiatu zuen Gure Zirkuak seigarren bira, modu ezin hobean; lehen aldiz Zuberoara iritsi, eta Maule-Lextarren asteburu bakar batean milatik gora ikusle bilduta –gogoratu dute–. Gipuzkoan, Andoainen eta Lazkaon, karpa mukuru bete ondoren, Bizkaira iritsiko da euskal zirku ibiltaria ekainean eta uztailean, hiru geldialdi eginez».

Honako hauek izango dira Gure Zirkuak aurten Bizkaian eskainiko dituen emanaldiak:

MARKINA-XEMEIN:
- Ekainaren 9an, ostiralean, 19.00etan
- Ekainaren 10ean, larunbatean, 18.00etan eta 20.30ean
- Ekainaren 11n, igandean, 18.00etan
- Ekainaren 16an, ostiralean, 19.00etan
- Ekainaren 17an, larunbatean, 18.00etan eta 20.30ean

• PORTUGALETE:
- Ekainaren 23an, ostiralean, 19.00etan
- Ekainaren 25ean, igandean, 18.00etan eta 20.30ean.
- Ekainaren 29an, ostegunean, 19.00etan
- Ekainaren 30ean, ostiralean, 18.00etan eta 20.30ean
- Uztailaren 1ean, larunbatean, 18.00etan eta 20.30ean

• ELORRIO:
- Uztailaren 7an, ostiralean, 19.00etan
- Uztailaren 8an, larunbatean, 18.00etan eta 20.30ean
- Uztailaren 9an, igandean, 11.00tan
- Uztailaren 13an, ostegunean, 19.00etan
- Uztailaren 14an, ostiralean, 19.00etan
- Uztailaren 15ean, larunbatean, 18.00etan eta 20.30ean
- Uztailaren 16an, igandean, 18.00etan

Bizkaiko emanaldietarako sarrerak salgai jarriko dira webgunean.

Emplacement

Markina
Markina
Markina. Bizkaia