Homeless Film Festival jaialdia
13/11/2019 - 15/11/2019

10:00.

Bilbo
Bizkaia
Homeless-film-festival-e3
MENTION

Homeless Film Festival jaialdiaren laugarren edizioa azaroaren 13 eta 14an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, Bizitegi elkarteak antolatuta. Aurten, lehen aldiz, Donostiako Victoria Eugenia antzokian ere izango da emanaldia, azaroaren 15ean.

Jaialdiak zinema eta antzerki sozialeko jaialdiak etxegabeen eta gizarte bazterketa egoeran daudenen ikusgarritasunean eta inklusioan jartzen du arreta. Horrela, azaroaren 13an, jaialdiak ateak irekiko ditu goizean ikasleei eta arratsaldean publiko orokorrari zuzendutako antzerki obra ezberdinekin. Jaialdia goizeko 10:00etan hasiko da, Bizitegi elkarteko erabiltzaileek osatutako Kuxkurrum konpainiak aurkeztuko duen ‘Erase una vez... una comunidad’ antzezlanarekin. Ondoren, Sevillako Mujereando antzerki konpainiaren ‘Invisibles’, Bizitegiko Zenbatu taldearen ‘Desarraigadas’ eta Madrilgo Yeses konpainiaren ‘Tareas para una vuelta de tuerca’ antzezlanak izango dira ikusgai.

Azaroaren 14rako prestaturiko programa ere goizeko 10:00etan hasiko da, etxegabeen errealitatea erakusten duten film laburren eta Artxandape Ikastolak, Begoñazpi Ikastolak eta IES Ibarrekolandak parte hartu duten ikastetxeen arteko lehiaketan finalistak izan diren film laburren proiekzioekin. Horrez gain, Zenbatu taldeak ‘Desarraigadas’ taularatuko du berriro. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Santurzine Jaialdiaren Kalean saileko, Bizitegiko erabiltzaileek egindako eta EHUko Komunikazioa eta Gizarte Zientzien Fakultateko ikasleen artean finalista izandako film laburrak ikusi ahal izango dira.

Bestalde, Homeless Film Festival lehen aldiz izango da Donostian, azaroaren 15ean. Victoria Eugenia antzoki Club aretoan etxegabeen errealitatea erakusten duten film laburren proiekzioa izango da goizeko 10:00etan. Horrez gainera, Errenteriako IES Koldo Mitxelena eta Donostiako Axular Lizeoa ikastetxeek egindako piezak ere ikusgai izango dira, eta Zenbatu taldeak ‘Desarraigadas’ aurkeztuko du. Azkenik, arratsaldean, 19:00etan hasita, Manchesterko Homeless Film Festival jaialdiko, Santurzine Jaialdiko Kalean saileko eta Bizitegiko erabiltzaileek egindako filma laburrak ikusi ahal izango dira. 

DATE ET HEURE

10:00.

EMPLACEMENT
Abandoibarra Etorb., 3
Bizkaia Aretoa + Donostiako Victoria Eugenia antzokia
Bilbo
Bizkaia