Inauteriak 2020

Ihoteak: intxixuak eta sorginak

Date

14.02.20 - 16.02.20

Lieu

Gipuzkoa - Oiartzun

oiartzun

Intxixuek eta sorginek Oiartzungo herria hartuko dute Inauterietan, zehazki Inaute larunbata baino astebete lehenago. Bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian eta hortik aurrera herrian ibiliko dira, kalez kale. 

Auzoetan kuestazioa egingo du ihote taldeak, poxpolinez jantzi eta etxez etxe, baserriz baserri, fandango eta balsa dantzatzen ibiliko dira auzotarrak.

Igandean, bukatzeko, herrian ibiliko dira. Urtero legez, zortzi intxixu gerturatuko dira, bakoitzak auzo bat ordezkatzen duelarik. Mendian bizi diren sorginak ere ibiliko dira, intxixuekin batera. Azkenik, Ilunabarrean Udaletxetik bandera kendu eta agur esango dute hurrengo urterarte.

Emplacement

Herriko kaleak

Oiartzun. Gipuzkoa