Irekiak Gallery Weekend, publikoa arte aretoetara erakartzeko egitasmoa asteburuan Donostian

Date

12.09.24 - 15.09.24

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo edizioa.
Asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo edizioa. (Jon URBE | FOKU)

Irekiak Gallery Weekend egitasmoak laugarren edizioa egingo du Donostian. Hainbat espazio artistikotan egingo diren jarduera eta erakusketa ugarirekin osatuko da aurten ere egitaraua. Asteburu honetan, Irailaren 12tik 15era, Gipuzkoako hiriburuan erakusketa denboraldiaren hasiera markatuko du. «Galerien indarrak erakundeekin batzea eta arte garaikidearen bidez sare kulturala sendotzea» du helburu.

Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE) –Donostia Kultura eta Tabakalerakin batera– aretoen ateak irekiko ditu aurten ere, jendarteak gertutik ezagutu ditzan sorkuntza garaikidea erakusten duten espazioak. «Beste hiri batzuen ereduari jarraitzen dion urteroko hitzordu artistiko bihurtu da Donostian. Giltzarri, arlo sozial, turistiko eta kulturalean. Urtero, eskaintzen dituen ezinbesteko bisita gidatuek zirkuitu inspiratzaile bat osatzen dute, artea mota guztietako publikoengana hurbiltzeko eta diziplina desberdinetatik sortzaileek egiten duten lana ezagutzera emateko», adierazi dute.

Instalazioak eta performanceak, argazkilaritza, eskultura, pintura, marrazkia, arte digitala, proiekzioak… ugariak dira Irekiak edizio berri honek eskaintzen dituen aukerak artezaleei zuzenduta.

Oraingoan parte hartzen duten galeriak bost dira: Cibrian, La Central Art Gallery eta Arteko Grosen; Ekain arte lanak Alde Zaharrean eta Arteztu Antigua auzoan. Tabakalerako erakusketa-areto nagusiko kontzertuak eta Kursaaleko fatxadako proiekzioak osatuko dute lau eguneko doaneko egitaraua.

Xehetasun gehiago hemen.

Emplacement

Arteko Gallery
Iparragirre, 4
Donostia. Gipuzkoa