‘Irtenbeing’
24/10/2019
Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: Arriaga
Interbeing2
MENTION

2Theatre nazioarteko konpainia sarituak, Lana Biba eta Txema Pérez aktoreak buru, Ukrainako artista talde bat jarriko du agertokian, giza gatazkaren erroei buruzko istorio bat kontatzeko.

Konpainiak berak abiatutako ikerketako testigantza autobiografikoetan agertutako gaiak lantzen ditu obrak, maitasunetik hasi eta trauma ondorengo sindromeraino.
Publikoa elementu anitzeko espektakulu bizi baten aurrean aurkituko da, osagarri fisiko izugarria duen rapsodia bisual bat, zuzeneko musika originalarekin, eta dantza, antzerki eta akrobaziekin. Gidoiak tresna desberdinen erabilera ere badu bere barnean, eta Ukrainako gatazka belikotik ateratako fotografia dokumental txundigarri bat ere bai.

Fitxa artistikoa:

Europan indarrean den gerratik datozen benetako istorioak
Konpainia: 2THEATRE
Aktoreak: Lana Biba, Txema Pérez, Kostiantyn Pribilovskyi, Semyon Kyslyi, Dima & Danya, Mikey Kirkpatrick
Zuzendari gonbidatuak: Kristin Indahl, George Siena
Argiztatze-diseinua: Arantza Heredia
Produkzioa: María Montague
Diseinu grafikoa: Oleksandr Kuchynskyi

EMPLACEMENT
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LIENS