LABO XL jaialdia 13 dantza eta performance ikuskizunekin dator

Date

21.10.21 - 23.10.21

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Jaialdiaren aurkezpena. (Gorka RUBIO | FOKU)

Guztira 13 dantza eta performance ikuskizun izango dira ikusgai LABO jaialdian. Baita erakusketa bat, bi lantegi eta beste bi topaketa profesional ere.

LABO proiektua 2017ko irailean sortu zen NODE dantza eta performance konpainiaren eskutik. Bere helburua espazio irekiak sortzea da, bertan proposamen esperimental, prozesual eta performatibo desberdinek antzezteko leku bat izango dezaten. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (Sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (udako programa) eta LABO XL (jaialdia).

«Garai zailak bizitzen ari gara, baina LABOn indartsu eta jarrera positiboarekin jarraitzen dugu. Pozik eta harro gaude LABO XL3 jaialdia hasi dela zuek guztiokin partekatzeaz», adierazi dute antolatzaileek.

Aurtengo leloa ‘Gorri sutsua’ da. «Odolak gorputza aktibatzen du berriro, bizitzaren motorra da. Mugimendura itzuli gara, engranajea martxan jarri da, kultura suspertu egin da eta argia dago tunelaren amaieran», azaldu dute.

Aurtengo kartelaren protagonista, eta jaialdia ireki duen artista, Paula Parra da. «Paularen irudia oso boteretsua da, bera bezala, pantera bat eszenatokian», diote.

Joan den ostegunean egin zen jaialdiaren inaugurazioa izan dugu eta jaialdiaren sortzaileen eta eguneko gonbidatuen aurkezpenen ondoren, Paula Parrak sortutako lehenengo piezaren estrenaldia egin zuen. Paulak ‘the bleeding issue’ aurkeztu zuen. Zauriaren ospakizunari buruzko pieza da. «Zauria, odola eta arrakasta kontzeptuak aztertzen ditu eta erromantizazioari eta traumaren ospakizunari buruz hitz egiten du bertan. Piezaren asmoa oso adierazgarria da: ‘Odolustea da arrakasta berria’», kontatu dute.

Ana Barrantes eta Ion Estala dira LABO proiektuaren sortzaileak eta kudeatzaileak. Jaialdiaren inaugurazioan parte hartu zuten erakundeei eskerrak eman dizkiete. Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Gipuzkoako Foru Aldundia, hain zuzen ere.

Ohikoa den moduan, hiru eguneko jaialdia Tabakalerako Kutxa Kulturreko espazioetan izango da (Kutxa Kultur Plaza, Kluba, Gelak eta Ruiz Baledri Aretoa). Aurten bi espazio berri gehitzen ditugu LABO familiara: Emaus Social Factory eta Dabadaba.

Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako ekintzeentzat izan-emateak zabalik daude web orrian. Egitarau osoa ere bertan ikus daiteke.

«Lantalde aparta dugu zuen zai. Pasioz, suz, gogoz, motibatuz egiten diogu aurre bizitzari.
Etorri eta gozatu LABO!», luzatu dute gonbita.

Emplacement

Kutxa Kultur Plaza
Andre Zigarrogileen Plaza, 1
Donostia. Gipuzkoa