‘Lurrun minez’
06/03/2020 - 27/03/2020

20:00.

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: La Fundición
Lurrun_minez
MENTION

‘Lurrun minez’ ikuskizuna Bilboko La Fundicion aretoan izango da ikusgai martxoaren 6an, 20:00etan, Zinegoak jaialdiaren egitarauaren baitan.

Antzerkiaren protagonistak hiru «marika» dira, eta beraien artean sortzen den drama psikologiko, sozial eta sexuala. Daviden Erreinua izeneko sauna gay batean ezagutuko dute elkar eta desioa, jaia, frustrazioak, erakarpen sexuala eta boterea bezalako gaiez hitz egingo dute.

Alex (30 urte), saunako langilea da eta bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru ditu eta institutuko irakaslea da eta Jesus (19 urte) lehengo aldia da sauna gay batean sartzen dena.

Parranda orgiastikoa izan behar lukeen gau batean, ospakizunak, kontraesanek eta gezurrek ikus ezin diren hariak argitaratuko dituzte, «askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte».

‘Lurrun minez’ obraren testua Galder Perezek sortua izan da, Olatz Gorrotxategiren zuzendaritzarekin. Aktoreak Koldo Olabarri, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez dira eta musika zuzenean Joseba B Lenoirrek jarriko du.

Horrez gain, martxoaren 27an, 20:00etan, berriro antzeztuko da ikuskizuna, oraingoan Loraldia jaialdiaren egitarauaren baitan.

DATE ET HEURE

20:00.

EMPLACEMENT
Calle de Francisco Maciá, 1-3
La Fundicion
Bilbo
Bizkaia