Marie de Jongh konpainia, Arriagan: ‘Ikimilikiliklik’
21/01/2020 - 22/01/2020

19:30 

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: Arriaga
Ikimilikiliklik_naiz
MENTION

«Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik» abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena.

Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita. Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.

Taldea:

Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi.

Aktoreak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca

Eszenografia: Ikerne Giménez

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Rosa Solé

Argiztatzea: Javi Kandela

Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo

Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi

Produkzioa: Marie de Jongh

DATE ET HEURE

19:30 

EMPLACEMENT
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LIENS