Plazaolako artisau azoka: ‘Bide Berdeak batzen gaitu’
15/09/2018

10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Andoain
Gipuzkoa
Presentacion___aurkezpena_1
MENTION

Andoainek hartuko du Plazaola bide berdeak batzen dituen bi lurreldeetako artisau eta ekoizleen azoka irailaren 15ean.

‘Bide Berdeak batzen gaitu’ leloarekin, Plazaolako lehenengo artisau azoka antolatu dute Andoaingo Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak, bi zonaldeetako (Nafarroako Plazaolako zonaldea eta Gipuzkoa Leitzaran bailara) artisauen laguntzarekin.

Hortaz, 20 artisau eta ekoizle izango dira lehenengo azoka honetan, eskaintza zabala eta anitza eskainiz: zapatak, zurezko tresnak, eztia, gazta, bitxiak, taloa, jantziak, ukenduak eta kremak, makrame, ehun naturalak, kakorratz-lana... Eta, produktu guztien artean, amankomuneko izendatzaile bi: produktu guztiak eskuz egindakoak dira eta osagai naturalekin eginak daude.

Gainera, artisauen lanaren emaitza edo azken produktua ikusgai eta salgai izateaz gain, produktu batzu-en artisau-ekoizpenaren prozesua erakusteko tailerrak egingo dira arratsaldean. Goikoplazan berean, Txutxu Trenaren abiapuntua izango da.

DATE ET HEURE

10:00-14:00 / 16:00-19:00.

EMPLACEMENT
Goikoplaza
Andoain
Gipuzkoa