Tene Mujika beka
10/09/2018 - 10/12/2018
Zenbait herrialde
Tene_mujika_2014
MENTION

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika bekaren 13. deialdia egin dute, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz. Bekak 6.000 euroko diru laguntza emango du. Proiektuak abenduaren 10era arte bidal daitezke artxiboa@deba.eus helbidera.

Euskal Herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitezke (biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak). Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Fikziorik ez da onartuko, baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu. Dibulgazio lanak bezala egin daitezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

EMPLACEMENT
Zenbait herrialde