‘Utzi mezua seinalearen ondoren’
15/10/2019 - 16/10/2019

Urriak 15: 19:30 (euskaraz)
Urriak 16: 19:30 (gaztelaniaz)

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETTES: Arriaga
Dejesumensaje
MENTION

Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko.

Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.

Estreinaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da Arriaga Antzokian.

Fitxa artistikoa:
Aktoreak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Barbara Goenaga, Leire Ruiz
Autorea: Arantza Portabales
Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
Argiztatze-diseinua: David Bernués
Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
Jantziak: Ana Turrillas
Teknika: Acrónica Producciones
Fotografia: Juantxo Egaña
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
Produkzioa: Nagore Plazaola
Banaketa: Portal71

DATE ET HEURE

Urriak 15: 19:30 (euskaraz)
Urriak 16: 19:30 (gaztelaniaz)

EMPLACEMENT
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LIENS