XXX. Kaleka, Lekeitioko kale arteen jaialdia
18/07/2019 - 21/07/2019
Lekeitio
Bizkaia
Kaleka
MENTION

Lekeitiok Kaleka kale arteen jaialdiaren hogeita hamargarren edizioa hartuko du uztailaren 18tik 21era bitartean, inguruko sormen garaikidearekin lotutako kolektibo eta konpainiak elkartuz.

Ekimenak harreman propositiboa proposatzen du, artearekin lotutako elementuen parte hartzea bultzatuz. Hiru sail ezberdin daude Kalekaren baitan: ofiziala, scratch eta Kalekaz blai.

Lehenengoa hainbat obraren laginek, formakuntzarako ekintzek eta hiritarrentzako tailerrek osatzen dute, sorkuntza sektore profesionalari eta publiko orokorrari bideratuta.

Scratch sailak, garapenean dauden konpainia eta proiektuei bultzada eman nahi dio, parte hartzen duten konpainien garapenari lagunduz.

Azkenik, Kalekaz Blai sailak, urte osoan zehar egindako ekitaldietan oinarritzen da jaialdiari jarraikotasuna emateko. Horretarako formatu ezerdinak erabiltzen dira (saiakera irekiak, erakusketa, hitzaldiak, tailerrak...) herritarrak eta sormen sektoreak jaialdiaren parte hartze prozesuan murgiltzeko.

EMPLACEMENT
Herriko zenbait kale
Lekeitio
Bizkaia