XXXI Lilaton: ‘Norantza bakarra du bideak’
01/03/2020

10:30.

Donostia
Gipuzkoa
Lila
MENTION

‘Norantza bakarra du bideak’ lemapean egingo da martxoaren 1ean Lilatoia emakumezkoen lasterketaren 31. edizioa, Donostian. Urtero legez, aurten ere izen-emateen marka hautsi du txapelketa aldarrikatzaileak.

Aurtengo edizioan 6.564 emakumek eman dute izena, iaz baino 298 gehiago eta 2015ean (Atlético San Sebastián Cluba lasterketa antolatzen hasi zenean) baino 2.258 gehiago.

Parte-hartuko dutenen erdiak baino gehiagok (%55ak) Donostiako Emakumeen Etxean erosi du dortsala; gainontzekoak, Tolosa, Irun, Gasteiz, Bilbo, Iruñea, Zumarraga eta Eibarren saldu dira, lehiaketaren Donostiaz aparteko sona erakutsiz.

10.30ean hasiko da 31. Lilatoia, Carros de Fuego entzun ostean eta Estibaliz Garridok sortutako Superemakumea abestiaren erritmora.

Aurten, ibilbideak aldaketa batzuk izango ditu, San Martin kaleko lanak direla eta; hortaz, Askatasunaren hiribidean bira egin ondoren, Urbieta kalea erabat zeharkatuko du, Mendeurreneko plazaraino. Ondoren, Prim kaletik buelta emango dute San Martingo bidegurutzeraino. Gainontzeko ibilbidea urtero egiten den berdina izango da:Foruen Pasealekutik Kursaaleko zubira, Zurriola etorbidea zeharkatu, Nafarroa etorbidean biratu, eta Zurriolatik bueltan, Boulebardean amaituko da. Ibilbide guztia girotuta egongo da.

11.30ean adinaren araberako kategoriatan sailkatutako hiruna irabazleak sarituko dira Alderdi Ederren. Bestalde, tradizioa denez, parte-hartzaile gehien izango dituzten hiru taldeak ere sarituko dira, kasu honetan, Zumaiako Emakumeen Etxea, Urretxu-Zumarraga Ikastola eta Haztegi Ikastola.

Eguneko egitaraua ez da, baina, lasterketara mugatuko. 09.40ean Zumba saioa egongo da parte-hartzaileek beroketak egin dezaten, Boulebardeko Kioskoan, Lorena Garayoaren eskutik. 10.05ean Ibarrako soka-tira taldea omenduko dute, eta 10.25ean Ane Asensio eta Ruth Alvarezek bost kilometroko lasterketa handbike-n egingo dute.
Lasterketaren ostean, berriz, Lilapotea egindo da, trititilariekin lagunduta.

DATE ET HEURE

10:30.

EMPLACEMENT
Boulevard
Donostia
Gipuzkoa