Zakuzaharrak
20/02/2020 - 25/02/2020
Lesaka
Nafarroa
Zaku
MENTION

Zakuzaharrak Lesakako kaleak hartuko dituzte Igande Ihauterian, haiek baitira herriko Inauterietako protagonista nagusiak.

Zakuzko tela batekin estalia izaten dute gorputza eta azpian lastoa daramate. Aurpegia ere zapi batez estalia dute eta eskuan puxika bana daramate. Ileran, banan banan, herriko kaleak zeharkatuko dituzte, ohiuka, Mairuen laguntzarekin.

Gero, gauean, plazan elkartuko dira. Bertan burdinazko barra luze bat dago, plaza alde batetik bestera zeharkatzen duena. Herriko ume eta neska-mutikoek Zakuzaharrren gainean egingo diete salto, lurrera botatzeko. Zenbaitzuk zakuetatik ere tira egingo diete eta, ondorioz, hauetariko askok beren zaku jantziak galduko dituzte.

Nola nahi ere, zakurzaharrak ez ezik, mairuak eta goitiarrak ere nagusituko dira ihauterietan.

EMPLACEMENT
Herriko kaleak
Lesaka
Nafarroa