‘Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko’
09/09/2020 - 08/12/2020
Gasteiz
Araba
ETIQUETTES: Artium
Artium
MENTION

Gutunak, argazkiak, agiriak eta ikus-entzunezkoak –asko inoiz ezagutzera eman gabeak– Donostiako Zinemaldiari errotiko aldaketa ekarri zuen edizioaren berri emango du ‘Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko’ erakusketak Gasteizko Artium museoan, irailaren 9tik abenduaren 8ra. 1977eko edizio hura politika esperimentazioko laborategia izan zen.

Frankismoaren osteko lehen urte haietan, Zinemaldiaren eraldaketaren abiapuntua izan zen 25. edizioa, zinema eta politika esperimentazioko laborategi bihurtu baitzen, gizarte-borroka handiko garaia izanik. Erakusketan, Zinemaldiaren artxiboko materialak egongo dira ikusgai.



Pablo La Parra Perez erakusketaren komisario eta Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) ikerketa-saileko arduradunaren hitzetan, «1977. urtean, Donostia Zinemaldiak 25 urte bete zituen, baina edizio hura urteurrena bainoago borrokarako gunea izan zen: hiriak aurrenekoz kudeatu zuen jaialdia, eta aldarrikapen politikorako plataforma bihurtu zen, zinema-jaialdi demokratiko berri bat sortzeko».

Hala, «Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren harira topatutako artxibo-materialetatik abiatuta, erakusketak errotiko aldaketa ekarri zuen urte horri erreparatzen dio».



Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak, zinema jaialdiaren artxibo bizi bat sortzeko asmoz, elkarlanean abian jarri duten ‘Zinemaldia 70: historia posible guztiak’ proiektuaren barnean sortu den egitasmo berria da. Proiektuaren lehen fasea, Estatuko Loteria eta Apustuak erakundeak babesten duena, 2022an amaituko da, Zinemaldiaren 70. urteurrenarekin bat.

Z70 proiektuak agerian jartzen du 1953az geroztik Zinemaldiaren artxiboan gorde diren funts dokumentalen garrantzia (eskutitzak, argazkiak, kritikak eta aipamenak egunkari eta aldizkarietan, liburuak...). Helburu nagusia da hausnarketa bat piztea jaialdiaren iragan, orain eta etorkizunaren inguruan, bai eta zinema sorkuntzarekin eta pentsamendu garaikidearekin kritikoak diren elkarrizketa batzuk bultzatzea ere.



Proiektu honetarako, Zinemaldiaren artxiboko material guztiak Tabakalerara eramango dira eta, bertan, aztertu, prestatu eta katalogatu egingo dituzte, Euskadiko Filmategiaren instalazioetan ondo kontserbatuko direla bermatzeko.

EMPLACEMENT
Francia Kalea, 24, 01002
Artium
Gasteiz
Araba
LIENS