Articles archivés dans 2013-03

1 commentaire

Kizkitza

USAko gauak ezagutu behar nituela eta, hirira jaistea erabaki nuen. Bakarrik. Kasino batera sartu eta pare bat zerbeza edan, beste batetara joan eta beste pare bat irentsi eta etxerako bidean, taberna berezi batekin egin nuen topo: Davidsong’s. Pelikuletan agertzen diren horietakoa da: motozalez beteta, denak beltzez jantzita, eta zerbeza bat eskuan. Argazkia ateratzeko moduko taberna zinez. Motorzaleen artean beste zerbeza pare bat edatea erabaki nuen. Handik aurrerakoak ez ditut...

1 commentaire

Football I

Barkatu, soccerra. Yanki batek esan zidan bezala, hemen amerikar gizonek footballean jokatzen dute, europarrok jokatzen duzue soccerrean.

Ez dakit egia den edo ez, baina USAn bada halako kondaira bat zeinak dioen gizon europar gutziak homosexualak direla. Egia izango da agian...

Baina tira, kontua da, nire lantokitik hurbil, futbol zelai batzuk daudela eta futbol amerikarreko taldeak, beisbolekoak, errugbikoak, crossekoak, eskubaloikoak, saskibaloikoak, nesken futbol taldeak, kanika eta...

0 commentaires

KORRIKAldiak

Harritu egiten nau inguruan dudan jendeak. Hain hurbil eduki arren, ez dira "Korrikaz" egitera animatzen, eta batzuk gainera, mespretxatu ere egiten dute. Beste batzuek ordea, milaka kilometrotara egonik ere, eta praktikan inolako beharrik izan gabe, Korrikaldi propioak antolatzen dituzte.

Batzuek bizi diren lurraren iragana ahaztu nahi dute, ezabatu; besteek berriz, seme-alabei nondik datozen azaltzeko, zer izan ziren gogoratzea beste aukerarik ez dute ikusten.

Eta orduan, "Korrikaz" hitz...

0 commentaires

Telesforo doktorea

Euskal nazionalismoaren inguruko ikerketa sakon batzuk ekarri naute Estatu Batuetako beste puntara. Unibertsitatean ari naiz lanean eta nire buruzagietako bat, Telesforo doktorea da, mundu mailan antropologo famatua. Finlandiarra den arren, euskaraz hitz egiten du eta euskaldunak ederto ezagutzen gaitu. Horregatik deitzen diot Telesforo, haren omenez. Oso gizon atsegina da eta asko laguntzen nau, baina batzuetan irtenaldi ederrak izaten ditu.

Berarengana joan nintzen lehendabiziko eguna...

0 commentaires

Karretera ondoko motela

Estatu Batuetan igaro nuen lehendabiziko egunaz oroitu naiz gaur. Iluntzean iritsi nintzen hirira, ia 24 orduko bidaia soinean neramala. Leher-leher eginda, noski. Teorian Internet bidez alokatua nuen apartamentuko giltzak jasoko nituen iritsi bezain pronto, baina ez zen hala izan. Tasio etorri zitzaidan bila: “zure giltzak ez daude prest. Bihar bulegotik pasatzeko esan didate”. Ederra hasiera! “Baina afaltzera goaz lagun batzuk, etorri nahi?”.

Eta han joan nintzen...

derniers posts
derniers commentaires