Artzai Larzabal naiz+ bloga

Besarkatu nazazu

Batzuetan gauzarik txikienak ere faltan botatzen dira. Etxetik kanpo denbora daramazunean, faltan botatzen dituzun gauzetako bat, zure ingurukoen besarkada bat da.

Kaleko istorio batek dioenez, kontzertua amaitu ostean, lagun min bat etorri zitzaion Francisi besarkada bat emateko eskatuz. Francisek noski, besarkatu egin zuen laguna, gogo handiz, zer gertatuko zen jakin gabe.

Besarkaren ostean, etxera joan eta bere buruaz beste egin zuen lagunak. Azken besarkada izan zen hura.

Eta hortik omen dator, Doctor Deseoren abesti eder hau...