Articles archivés dans 2014-02

0 commentaires

Belaontzi baten istripua Zumaiako barran

Postontzira igorri digu ‘EfeEme’ erabiltzaileak honako erreferentzia, Baleike.com-ek bere webgunean jaso du Gabi izeneko erabiltzaileak Vimeon jarritako bideo hau.

Denak onik erreskatatu zituzten... non, zer, nola... Baleikek: «Denborale bortitzak atzean utzi ditugun arren, olatu handiak daude oraindik. Hala ere, batzuk itsasoratzea erabakitzen dute eta gero larrialdiak gertatzen dira. Interneten aurkitu dugun bideo honetako belaontziari gertatutakoa, adibidez: Zumaiako...

0 commentaires

Borondatez soilik lortu ahal da %60 birziklatzea?

Piztu.info: Goizean (otsailak 22) aurkeztu dute Donostiako hainbat auzo elkartek eta hondakinen arloko eragile eta norbanakok osatzen duten Donostiako Hondakinen Bilgunea. Ekimenean ohiko errefuxaren edukiontzi berdetik 5 poltsa atera eta bertako zaborra sailkatu dute. Ekimen honen bitartez erakutsi nahi izan dute borondatezko sistemarekin ezinezkoa izango dela 2016rako %60ko birziklapen tasara iristea.

0 commentaires

Indautxun ere Gure Esku Dago!

ZUZENEAN laukitxoan utzi digu ‘Indautxutik’ erabiltzaileak euren auzoko bideo eder hau:

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ‘Gure Esku Dago’ dinamika herriz herri izaten ari den oihartzunaren adibide da (ikus hemen erreportajea). Ez da bakarra, @GureEskuDago-ren TLari begiratzea aski da ikusteko (Weba: GureEskuDago.net):

0 commentaires

Abian da Ahotsa.info

Abian da AHOTSA.INFO proiektuaren webgunea. Iruñeko Alegria Peñan aurkeztu zuten bultzatzaileek ostiral iluntzean webgune berria. Jende asko elkartu zen jai giroan egindako aurkezpenera. ‘Ahotsa behar dugu’ ko-finantzaketa kanpainaren lehen fruitua martxan da beraz! ... eta lanari behar bezala ekiteko... Iruñean KONTUZ-ek Nafarroako egungo Gobernuaren ustelkeriaren aurka antolatu duen manifestazioaren jarraipen berezia: http://www.ahotsa.info

0 commentaires

Bakarkako lehen lana Tania de Sousak (Zuloak)

Bide berriari ekin dio askok Zuloak proiektuan ezagutu genuen Tania de Sousak. Bideo bidez berak iragarri du lan berriaren aurrerapen bat ekartzearekin batera. Hala dio pasa den astean argitaratutako bideoan: «Kaixo, Tania de Sousa naiz. Igande honetan nire urtebetzea da, 27 urte! Baina ez dut asmorik 27ko klubean sartzeko eta berri batekin nator: The Sipositives eta Zuloak taldeetan aritu ondoren bakarkako lehenengo diskoa prestatzen ari naiz eta Verkami bat jarriko dut martxan...

derniers posts
derniers commentaires