Articles archivés dans 2014-07

0 commentaires

Tolosaldean ‘LIBRE!’ dokumentala

40 gazte independentisten absoluzioa jakin aurretik argitaratutako dokumentala. Epaiketa ikasturtea izan da azken hau eta Tolosaldean hainbat auzipetu dira, tartean Batasunaren eta gazte independentisten aurkako epaiketetakoak. Azken hauek absolbitu egin dituzte, ebazpenaren zain dira besteak eta irailean beste 28 gazte independentistaren aurkako epaiketa hasiko da. Dokumentalean eskualdeko auzien inguruko informazioa jaso dute.

0 commentaires

‘Plazatik gaztetxera’

Topatu.infok ‘Plazatik gaztetxera’ ekimenaren erreportaje hau osatu du. Plazatik Gaztetxera Euskal Herriko bertsolari gazteen sariketak bere 13. edizioa izan du aurtengoa. Guztira 32 bertsolari gaztek izan dute bertan parte hartzeko aukera eta Manu Goiogana eta Jokin Bergara izan dira txapeldun. Giro ederra eta parrandarako aukerarik ere ez da falta izan sariketan zehar.

0 commentaires

Closed zone

Laburmetrai honek 90 segundutan palestinarrek Gazan bizi duten mugimendu askatasunerako eskubidearen urraketa irudikatzen du. Honi Gazako biztanleek jasaten dituzten Israelen bonbardaketak erantsi behar zaizkio.

0 commentaires

Arrantzale bizardunak Elizondon agertu dira

Arrantzale bizardunak Elizondon agertu dira, Baztandarren Biltzarraren ospakizun egunean. Udaletxeko balkoitik Espainiako bandera kendu dute lehendabizi eta ondoren ikurrina, presoen Euskal Herriratzearen aldeko ikurra eta Nafarroako bandera jarri dituzte.

derniers posts
derniers commentaires