Tags dokumentala

0 commentaires

Gasteizko Euskararen Ahotsak

Euskarak zer sentipen sortzen duen ezagutzeko 13 lagun elkarrizketatu eta ‘Gasteizko Euskararen Ahotsak’ dokumentala egin dute.

Elkarrizketatu batzuk gasteiztarrak dira jaiotzez, beste zenbait bihotzez. Haiei guztiei, euskarak zer sentipen sortzen dien galdetu diete. Euskara nola bizi duten, euskaraz nola bizi diren...Eta denen artean, euskarak Gasteizen izan duen bilakaera marraztu dute.

Finantziazioa Crowdfoundingari esker lortu eta gero, gaur aurkezten dute dokumentala.

0 commentaires

‘Nire amaren hiria’, #Bilbo #euskal eta #kultura

‘Nire amaren hiria’, «Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraren erradiografiatxoa». Oihana Bartrak landu duenaren azalpena da, ia 20 minutuko ikusentzunezko lan honetan Bilboko kultur sortzaileen iritziak jaso ditu. Bartraren beraren bertsoz gidatuta Galder Perez, Goizalde Landabaso, Naroa Gaintza, Josu Martinez, Adur Larrea, Matxalen De Pedro, Lutxo Egia eta Nora Aurrekoetxearen hausnarketek osatutako lana da.

0 commentaires

‘Gigantes paralelos’, Eguibar anaien istorio bikoitza

Mendi Film Festival abian da Bilbon (informazio guztia NAIZ:AGENDAn) eta gaur Eguibar anaien istorioa jasotzen duen ‘Gigantes paralelos’ filma eskainiko dute. Lucas Saez Vallsen filma da eta Pyrene Mediak ekoitzi du. Egileen esanetan «laburmetraia erreal bat da lehen segundotik», oztopoen aurrean harturiko jarrera baikorraren adierazle. Bost minutuko lan honetan aurkituko duzue azalpenaren xehetasuna. 

0 commentaires

Txus Martin, preso, gaixo eta bakartua

Galdakaoko Ernaik landu duen filma laburra da, Txus Martin herrikidearen inguruko egoera salatu asmoz. Ohar bidez Martinen eta gainontzeko gaixo diren presoen egoera salatu du gazte antolakundeak, baita dispertsioa eta preso politikoei ezarritako salbuespeneko neurriak ere. 

Galdakaoko Ernairen oharra:

Galdakaoko Ernairen hautua , Euskal Herriko beste hainbat eragile eta gizarte zibilaren gehiengo sozialaren erabakia bezalaxe, euskal preso politiko eta iheslarien etxeratzearen aldekoa...

0 commentaires

‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’, memoriaren beste ikuspegi bat

Hazparneko Zinegin festibalean (IKUSI AGENDA) estreinatuko du Ibai Agirrebarrenak ‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’ lana (elkarrizketa GARAn). «80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren garai gogorren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal...

derniers posts
derniers commentaires