Tags feministiokprest

0 commentaires

Feministak prest eta sareak borborka

Irmotasunez, irudimenez, indarrez, umorez, elkartasunez... indarkeria matxistari modu andanaz erantzun zitzaion larunbatean Gasteizen. Mobilizazio egunak morez tindatu zuen Gasteiz eta  bertako mezu eta argazkiekin borborka ipini zituen sare sozialak egun guztian zehar. #ErantzunFeminista eta #FeministokPrest traolak oso erabiliak izan dira asteburu osoan eta NAIZ Plus-en portada haren testigu izan da.

Euskal Herriko mugimendu feministaren erakusleiho ederra izan zen Gasteiz. Hamaika...

0 commentaires

Dena prest, indarkeria matxisten aurkako manifestaziorako

Indarkeria matxisten aurkako manifestazio nazionala izango da larunbatean Gasteizen. 13.00etan abiatuko da «11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest!» leloa daraman martxa, baina, egun osoan zehar hamaika ekintza izanen dira.

Mugimendu feminista jo eta su dabil atxikimenduak biltzen, egitarauren xehetasunak lotzen edota pankartak atontzen eta sare sozialak lan honen ispilu dira.

0 commentaires

«Feministok Prest» atxikimendu bila

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio nazionalaren atarian atxikimendu kanpaina abiatu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Bideoan atxikimendua nola eman azaltzen da.

Datorren apirilaren 9an Gasteizen izango da manifestazioa eta «11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest» izango du lelo.

0 commentaires

Eta apirilaren 9an, zer?

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio nazionala antolatu du Euskal Herriko mugimendu feministak. Datorren apirilaren 9an izango da Gasteizen eta «11 eraso, 12 erantzun, Feministok Prest» izango du lelo.

Gaur, mundu guztia Emakume Langileen Nazioarteko Egunaz hizketan dagoen honetan manifestazio horren zergatiak azaltzeko Hala Bedik ekoiztutako bideoa dakarkigu. Egunero baita martxoak 8, ezta?

derniers posts
derniers commentaires