Tags gaztedanbada

0 commentaires

Gazte Danbada, auzolanean gazte herria biziz

Ehunka gazte hurbilduko dira egunotan Laudiora bertan izanen baita ostegunetik astelehena bitarte Gazte Danbada. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatuko ekimenak ‘Esna harrapa gaitzala’ du lelo eta «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotzea» du jomuga.

Hamaika kontzertu, mahai-inguru, tailer, antzerki eta ekitaldi izango dira lau egunetan. Hemen egitarau osoa.

Mimoz prestatu dute Gazte Danbada eta hilabeteak eman dituzte barrura begirako lanei arreta...

0 commentaires

Liher, oholtza gainean

Donostiako Liher taldea izan da 'Oholtza gainean bakerik ez', eszena gaztea bultzatzeko egitasmoaren baitan, zuzeneko kontzertua grabatzeko aukera izan duen bigarren taldea. Topatu gazte proiektu komunikatiboaren eta Haize Bazterrak estudioari esker garbatu dute zuzenekoa. Hiru abesti daude ikus eta entzungai: Hilkutxa bat, 23 kilo eta kaiola.

Iruñerriko Hibakusha taldeak ere eskaini zuen zuzenekoa Gazte Danbadari begira sustatutako ekimen honetan.

0 commentaires

Hibakusha, oholtza gainean

'Oholtza gainean bakerik ez' Topatu gazte proiektu komunikatiboak Gazte Danbadari begira sustatutako ekimenaren baitan hiru taldek zuzeneko kontzertu bat grabatzeko aukera izan dute. Lehenengoa, Iruñerriko Hibakusha taldeak eskaini du.

Hibakusha 2013. urtean sortzen den euskal metal musika taldea da. Tears from Hiroshima eta Kerasy nafar taldeak desegin eta gero, talde berria osatzen duten bost kideak elkartu eta Abuztuak 6 diskoa konposatzen dute.

0 commentaires

Gazte Danbada, musikari gazteak hauspotuz

Bihar aurkeztuko dute Gazte Danbada. Laudion egingo dute agerraldia eta bertan aurkeztuko dute Laudion bertan, Martxoaren 25ean hasi eta 28ra bitarte, egingo duten ekimenaren egitarau oparoa.

Antolaketa lanetan murgilduta daude orain Aintzina eta Ernai gazte antolakundeak eta horren lekuko Barrura Begira izenburupean ekoiztu dituzten bideoak. Honakoan, hirugarrenean, eszena gazte, berritzaile eta eraldatzaile bat badela jarri nahi dute agerian. Hori bada Gazte Danbadaren helburuetako bat eta...

derniers posts
derniers commentaires