Tags gaztetxea

0 commentaires

‘Sormena erregai etxeak darrai’

Gasteizko Gaztetxetik igarotako belaunaldi desberdinen bizipen eta pasarteak bildu eta bideo ederra ekoiztu du Topatu atari digitalak.

'Sormena erregai etxeak darrai' lelopean ospatuko dute aurtengo urtemuga. 28. hain zuzen ere.

Egun Gasteizko Gaztetxea dena 1988ko apirilaren 28an, San Prudentzio egunean, okupatu zuten 250 gaztek. Ordutik, Gasteizko gazte eta kolektiboentzako elkar gunea da, eta astebururo daude jaialdi edota kontzertuak.

0 commentaires

Autogestioak 25 urte bete ditu Arrasaten

Mende laurdena bete du Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO). Urte horietan guztietan herriko espazio desberdinak autogestionatu dituzte, eta egungo gaztetxea bide horretan egindako lanaren emaitza da.

Gaztetxeko dinamika azaldu eta bertako txoko ezberdinak erakutsi dizkiete Topatu atari digitaleko kideei eta Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuaren historia ederto jasotzen duen bideoa ekoiztu dute.

0 commentaires

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen hitzordua, Gasteizen

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek larunbat honetan Gasteizen dute hitzordua. Pasa den otsailaren 20an, Oñatin egindako topaketei eman nahi diote jarraipena, izan ere, bertan Hego Euskal Herriko herrialde denetako 250 lagun inguruk parte hartu zuten.

2015. urtean Laudioko gazteek topaketak antolatuta, urte dezenteko gabeziari erantzun zioten;  izan ere, denbora asko zen Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladak batzen ez zirela. Dirudienez, ohiturari eutsi diote...

0 commentaires

Asteburu pasa Donaixtin, Bota gaztetxearen urteurrena eta Bethi Aintzina elkartearen ekimenak

Postontzitik. Bethi Aintzina elkarteak antolatuta ostegunean abiatu dute asteburua Donaixtin. ‘Gaztea zati bat’ dokumentalaren proiekzioa izan da lehen ekimena eta ostiral gauerako (21.00etan)  ‘Behelaino’ antzezlanaren emanaldia antolatu dute, azken emanaldia izango da.

Laburpena: Animaleko proiektu bat agertzen da Behelainoko herrian eta orain arte uraren joaira goxoki segitzen zuten biztanleak asaldatzen ditu. Herriak hats berri baten beharra al du, ala itoko...

derniers posts
derniers commentaires