Tags gaztetxeak

0 commentaires

Kortxoenea gogoan, eraisketatik urtebetera

Kortxoenearen eraisketatik urtebete igaro da eta efemeridea gogoratzeko eta gertatutakoa salatzeko hainbat ekimen egin dituzte gaztetxeko kideek Donostian zehar. Bideoan haietako bat.

Era berean, ‘Kortxoenea, irautea sortzea delako’ dokumentala egin berri dute. Ikusentzunezkoak Donostiako gaztetxearen garapenaren historia dakar, bai eraikinaren jatorriarena eta baita gerora bertako gazteek eman dioten erabilpenarena ere. 

0 commentaires

Tolosaldeko gaztetxe eta asanbladak, bat

Tolosaldeko gaztetxe eta asanbladen topaketa egin berri dute Alegian eta 28 Kanalaren eta Topatu gazte atariaren bidez eduki dugu haren berri.

Eskualdeko asanbladen arteko harreman sareak sortzeko eta garatzeko asmoz antolatu dute topaketa. Baliabideak eta informazioa elkarbanatu eta proiektuak komunean jartzeko talde bat sortuko dutela iragarri dute Tolosaldeako euskarazko komunikabidea den 28kanalak ekoiztutako bideoan.

0 commentaires

Martxan eta osasuntsu Baionako Zizpa gaztetxea

Hilabete bete du Baionako Zizpa Gaztetxeak eta hura ospatzeko, gaztetxeko lehen gaualdiaren bideoa ekoiztu eta zabaldu dute.

2008an sortu zen Baionako Gazte Asanblada eta ordutik, gaztetxe bat lortzeko ahaleginean aritu da. Pasa den urtarrilaren 23an, baina, Herriko Etxearekin akordio bat lortuta, Lesseps kaian aurkitzen den zentroak ateak ireki eta gune autogestionatua bilakatu dute.

Baionako Zizpa gaztetxea ekimen anitzen elkargunea izan nahi du eta horretarako bertan beren aktibitateak...

derniers posts
derniers commentaires