0 commentaires

40 Minutu Rock jaialdiaren bezperan, irratsaio berezia Musikazuzenean-en eskutik

Durangoko Landako guneak 40 Minutu Rock jaialdia hartuko du larunbatean, eta, Musikazuzenean webguneak elkartasun jaialdiaren inguruko irratsaio berezia egin du.

Euskal Herriko pop-rock-aren erreferentzietako bat bihurtu da musika jaialdi hau. Aurtengoan, besteak beste, Hesian, Ken Zazpi, Vendetta, Etsaiak, Txapelpunk, Soziedad Alkoholika eta Ze Esatek! taldeak ikusteko aukera izango da bertan.

Jendetza batuko da Durangon, izan ere, agortuak daude sarrera guztiak.

Hesian taldeak egin du bertarako kanta Arkaitz Estiballesen hitzekin, Ines (Gose), Alex (Gatibu) eta Juan (Governors) ere izan dituzte kolaboratzaile gisa.

/