Naiz+ Naiz+

AHT eta Simpsonen monorraila

Abiaduraren Handiko Trenaren proiektuak bultzada berri bat izan du Nafarroan eta berraktibazioarekin batera, eztabaida berriz heldu da kalera. Proiektu honen aurrean kezka duten eragile sindikal, politiko eta sozialak ere antolatzen hasi dira AHTren proiektua salatu eta eztabaida sozial eta parte hartzailea bultzatzeko asmoz. Datozen egunetan kalea berreskuratzeko ekimenak aurkeztuko dituztela iragarri badute ere, sare sozialetan eztabaida pizteko helburua duen spot hau zabaldu dute.

«Inor egitera ausartu ez dena egin dugu: jendeari trenari buruz galdetzea. Zergatik? Bai trena, bai Nafarroa maite ditugulako», diote bideoarekin batera zabaldutako mezuan. «Horregatik zer nolako trena behar dugun eztabaidatu nahi dugu. AHTren inposaketa gelditu eta eztabaida sozial eta parte hartzailea premiazkoak dira. Guztion artean erabaki nahi dugu! Eta albiste bat dugu zuretzako: kalera berreskuratzera goaz! Datozen egunetan gure berri izango duzue…», gehitu dute.

Web orri bat ere martxan jarri dute.

Zabaldu duten lehen bideo honetan, Bartzelonan ala Erresuma Batuan bizi izandako esperientzien berri ematen duten bi gazte ageri dira. Bertan trena ohiko garraiobidea zuten eguneroko joan etorrietan, Nafarroan eraiki nahi duten Abiadura Handiko Trena, aldiz, ez dute beharrezkoa ikusten eta hala arrazoitzen dute bideoan. Simpons telesail famatuko pasarte bat ekarri du gogora elkarrizketatuetako batek, herri osoa ageri zen bertan monorraila eskatzen eta harekin parekatu du Nafarroan eraiki nahi duten AHT.