Naiz+ Naiz+

Aitzinako gazteen Pariseko ekimena, iruditan

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako hainbat kide Madrilgo Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusian eta Pariseko Jusitizia Jauregian kateatu ziren pasa den abenduaren 27an. Preso politikoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta EPPK babesteko asmoa zuten ekimen honekin.

Aitzinako kideak hiru egunez atxiloturik egon ostean, epaileak 700 eta 1.000 euro arteko isunak eskatu zituen kateatutako gazte bakoitzarentzat, 5.700 euro orotara.

Ekimenaren detaileak jasotzen dituen bideoa zabaldu du orain Aitzina gazte erakundeak.