Naiz+ Naiz+

Alternatiben bila Euskal Herrian zehar

‘Gure kabuz ala hil’ izenburupean ari dira osatzen «sei gazte prekario» gaur-gaurkoz Euskal Herrian garatzen ari diren alternatiben inguruko dokumentala. Abiapuntuan galdera, «Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta?»

Kofinantzaketa kanpaina abiatu dute orain, azken txanpan behar duten laguntza jasotze aldera. Egin KLIK HEMEN lagundu nahi baduzu.

Kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarritutako hamaika proiektu dakartza Topatu.infok eta Ernaik bultzatutako lanak. Kofinantzaketarako dakarten euren aurkezpenean honako herri zerrenda argitaratu dute, horren adierazle: Ablitas, Angelu, Arrasate, Badostain, Baiona, Behauze, Durango, Eibar, Fika, Galdakao, Gateiz, Hernani, Irun, Iruñea, Itsasondo, Iurreta, Lakabe, Lekorne, Lizarra, Mungia, Oñati, Orereta, Orio, Otaza eta Tutera.