1 commentaire

Amurrioko Landazuri okupatu dute berriz, epaiketa egunean

Twitter bidez helarazi digu @erreharria-k gaur goizeko okupazio honen bideoa...

... eta Topatu.info-k jaso du albistea, 2012ko otsailean hamabost urtez hutsik egondako Landazuri eraikina okupatu zuten Amurrioko Gazte Asanbladako hainbat kidek, bertan gaztetxea eraiki asmoz. Udal gobernuak (EAJ buru) salaketa jarri eta Ertzaintzak eraikina hutsarazi zuen, bertan zeuden bederatzi gaztean inputatuz. Fiskalak 2.809 euroko isuna eskatzen du bakoitzarentzat, guztira 25.281 euro. Gaur izango da epaiketa, eta 50 gazte inguruk berriro ere okupatu dute eraikina.

/