Naiz+ Naiz+

‘Arraundeguorl’, internazionalismoa, Arrankudiaga, Ernai eta Askapena

Postontzian:Datorren maiatzaren 31erako “Euskal Herria Arraundeguorl” egun internazionalista elkar lanean antolatzen ari gara Ernai eta Askapena.

Euskal Herrian, internazionalismoa geure askapen borrokaren zutarrietako bat da. Milaka izan dira urteetan zehar herrien arteko elkartasuna sustatu eta inperialismoari aurre egin asmoz eginiko keinuak. Borroka eta elkartasun horren adierazgarri dugu aste hauetan Venezuelako herri mugimenduan lanean ari diren 5 kidez osatutako brigada.

“Euskal Herria Arraundeguorl” egunak berak, borroka honetan bere ondar alea jarri nahi du eta edukiz zein kultur eskaintzaren bitartez borroka internazionalistaren garrantzia aldarrikatzeko antolatu dugu.

Goizean goizetik emango diogu hasiera egunari. Horretarako hitzaldi ezberdinak antolatu ditugu. Alde batetik 0por internazionalisten inguruko tailerra eta bestetik berriz, Internazionalismoa eta Venezuela nahiz Latinoamerikako herrien borroka izango dugu, Venezuetalitk etorritako brigadisten eskutik.

Tailer hauetaz gain, herrian erakusketa ezberdinak izango ditugu ikusgai eta baita, Arrankudiagatik Nikaraguara joandako lagunen solasaldia eta pintxo internazionalisten dastaketa ere.

Goizari amaiera emateko Herri Bazkaria izango dugu frontoian. Bazkal ostea berriz, Uluka (Aiaraldea) eta Rojo Cancionero (Gaztela) taldeen emanaldiaz alaitu eta girotuko dugu.

Arratsaldean jaiak aurrera jarraitu du. Haur, gazte zein helduek Irrien Lagunakekin batera gozau eta disfrutatzeko aukera izango du 17'00etatik aurrera eta 18:00etan berriz bertso saioari ekingo diogu Ruben Sanchez, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin batera. Gaueko emanaldiekin hasi aurretik, eguna borobiltzeko ekitaldia burutuko dugu eta segidan kontzertuei hasiera eman. Bertan izango dira Siroka, Esne Beltza, Governors eta Mandoilek taldeak.

Bertaratzeko, Gasteiztik, Donostitik eta Iruñatik autobusak antolatuko ditugu, baita beste bailara edo eskualde batzuetatik ere. Bilbo inguruetatik garraio publikoan etortzeko aukera paregabea dago.

Informazio guztia www.arraundeguorl.wordpress.com atarian aurkituko duzu.

Egun borobila beraz geure konpromiso eta borroka internazionalistan berretsi, gazte eta ez hain gazteekin internazionalismoa oinarriak landu eta bide batez gozatzeko!

Animatu Euskal Herria #Arraundeguorl egunera!