Naiz+ Naiz+

Autogestioak 25 urte bete ditu Arrasaten

Mende laurdena bete du Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak (AGAKO). Urte horietan guztietan herriko espazio desberdinak autogestionatu dituzte, eta egungo gaztetxea bide horretan egindako lanaren emaitza da.

Gaztetxeko dinamika azaldu eta bertako txoko ezberdinak erakutsi dizkiete Topatu atari digitaleko kideei eta Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuaren historia ederto jasotzen duen bideoa ekoiztu dute.