0 commentaires

Aztnugal Rock jaialdiarako motorrak berotzen

Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunean hain justu, ospatuko da Iruñerrian Aztnugal Rock jaialdia. Kop, Kaotiko, Arkada Social, Mc Onak, DJ Jotatxo eta Tximeleta egonen dira oholtza gainean. Azken honek bideo bat zabaldu du jaialdira dei eginez.

Apirilean, Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala Auzitegi Nazional espainolean epaituak izango dira Ekineko kide izatea leporatuta. Hain zuzen, epaiketako gastuei aurre egiteko laguntza lortzea da jaialdiaren helburua.

Laguntza hitza, aldrebes idatzita, da jaialdiaren ardatza. Izan ere, 2011ko urtarrilean inkomunikazio bitartean egindako polizia deklarazioa hitz horrekin sinatu zuen Jon Patxi Arratibelek. Torturak salatu zituzten bost nafarrek. Torturaren aurkako hitzordua ere izan nahi du kontzertuak.

/