\r\n\r\n
\r\n

#Aztnugal1000Aurpegi Mila esker David Fernandez @HiginiaRoig !! Denon #aztnugaL behar dugu torturarekin amaitzeko! pic.twitter.com/IXUF43VmIc

\r\n\u2014 #aztnugal (@ehaztnugal) March 4, 2016\n
\r\n\r\n
\r\n

#Aztnugal1000Aurpegi Argazkiak jaso eta jaso ari gara, @kaotikooficial taldeak ere bidali digu berea. Mila esker!!! pic.twitter.com/lgaU2nglKO

\r\n\u2014 #aztnugal (@ehaztnugal) 2016(e)ko martxoak 18\n
\r\n\r\n

Euskal Herritik kanpo ere lortu dituzte babesak

\r\n
\r\n

Toubkal tontorretik ere elkartasuna! (4.167m Atlasen) Mila esker!! #Aztnugal1000kAurpegi pic.twitter.com/22j9GOXcQI

\r\n\u2014 #aztnugal (@ehaztnugal) April 8, 2016\n
\r\n\r\n
\r\n

#AZTNUGAL1000kaurpegi desde canarias tambi\u00e9n con vosotros. A\u00fapa Gorka. pic.twitter.com/JQOVIKwsmV

\r\n\u2014 pepa pagola (@pepapagola) April 5, 2016\n
\r\n\r\n

Negu Gorriak taldearen \u201c Borreroak baditu milaka aurpegi\u201d abestia hartu dute kanpainaren oinarri, eta helburua, Torturaren aurkako aurpegiak biltzea izan da. Horretarako Aztnugal kamisetarekin, hitzarekin edo norberak ikusten duen moduan argazkiak bidaltzera animatu dituzte herritarrak. Twitter edo Facebook bidez #Aztnugal1000Aurpegi traola erabilita edota aztnugal1000aurpegi@gmail.com helbidera bidali behar dira irudiak.

\r\n

Laguntza hitza, aldrebes idatzita, da ekimenaren ardatza. Izan ere, 2011ko urtarrilean inkomunikazio bitartean egindako polizia deklarazioa hitz horrekin sinatu zuen Jon Patxi Arratibelek. Torturak salatu zituzten bost nafarrek.

\n"}
Naiz+ Naiz+

#Aztnugal1000Aurpegi babesa epaiketari eusteko

Hastear da #Aztnugal kanpainako bost auzipetuen kontrako epaiketa. Jon Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Gorka Mayo, Iker Moreno eta Gorka Zabala nafarrak, Ekineko kide izatea leporatuta, epaituak izango dira Auzitegi Nazional espainolean. Haiek babesteko asmoz sortu da #Aztnugal1000Aurpegi ekimena eta torturaren aurkako hamaika irudi bildu dituzte.

Aurpegi ezagunak ez dira falta izan kanpainan.

Euskal Herritik kanpo ere lortu dituzte babesak

Negu Gorriak taldearen “ Borreroak baditu milaka aurpegi” abestia hartu dute kanpainaren oinarri, eta helburua, Torturaren aurkako aurpegiak biltzea izan da. Horretarako Aztnugal kamisetarekin, hitzarekin edo norberak ikusten duen moduan argazkiak bidaltzera animatu dituzte herritarrak. Twitter edo Facebook bidez #Aztnugal1000Aurpegi traola erabilita edota aztnugal1000aurpegi@gmail.com helbidera bidali behar dira irudiak.

Laguntza hitza, aldrebes idatzita, da ekimenaren ardatza. Izan ere, 2011ko urtarrilean inkomunikazio bitartean egindako polizia deklarazioa hitz horrekin sinatu zuen Jon Patxi Arratibelek. Torturak salatu zituzten bost nafarrek.