Naiz+ Naiz+

Ezagutzen al duzu ‘Kalera Kalera’ abestiaren jatorria?

Abestia ereserki hartu duen Kalera kalera dinamika bere sortzailea den Josu Txapartegirekin egon da, abestiaren jatorria arakatzeko.

1976. urtearen bueltan Txapartegik eta hil berri den Manolo Urbietak erditu zuten euskal presoen askatasunari kantu egiten dion abesti ezaguna. Beldurra zela eta, Goierritik zetorrela zabaldu zutela aitortu du Txapartegik. Ondoren, Telesforo Monzonena izan zitekeela ere zabaldu zen, eta pozarren hartu zuten bi egileek albistea.

Izen bera hartu duen dinamikaren baitan grabatu dute lehen aldiz abestia modu txukun batean eta berrikuntzak ere gehitu dizkio egileak, izan ere, berdintasunaren mesedetan genero markak zuzendu dituzte abestiaren bertsio berri honetan.