Naiz+ Naiz+

Bakarkako lehen lana Tania de Sousak (Zuloak)

Bide berriari ekin dio askok Zuloak proiektuan ezagutu genuen Tania de Sousak. Bideo bidez berak iragarri du lan berriaren aurrerapen bat ekartzearekin batera. Hala dio pasa den astean argitaratutako bideoan: «Kaixo, Tania de Sousa naiz. Igande honetan nire urtebetzea da, 27 urte! Baina ez dut asmorik 27ko klubean sartzeko eta berri batekin nator: The Sipositives eta Zuloak taldeetan aritu ondoren bakarkako lehenengo diskoa prestatzen ari naiz eta Verkami bat jarriko dut martxan apirilean. Zuen laguntza ezinbestekoa izango baita lana kaleratzeko. Laster berri gehiago egon zaitezte sintonizatuta taniadesousa.com