Naiz+ Naiz+

‘Barruko arrastuak’, torturaren Oñatiko memoria

Azken bost hamarkadetan torturak jasan dituzten 59 oñatiarren bizipena jaso du bertako Euskal Memoria taldeak. Horietako batzuri heldu eta barruan geratu zaien ‘arrastu’ hori dokumental batera eraman dute Irudiz-ekin batera. Bizipen hori, memoriaren zati hori, Euskal Herrira zabaldu asmo dute, orain, eta ordu eta laurdeneko dokumentalaren hiru minutu inguruko trailerra zabaldu dute. (Zure herrian emanaldia antolatzeko Euskal Memoria fundazioarengana jo).

> Oñati, heridas que aún supuran al tocarlas (Oihane Larretxea | NAIZ.INFO)

Testigantzak: Gotzon Osinaga, Iker Loiti, Isabel Atxa, Jose Mari Zugasti ‘Txiki’ eta Koldo Guridi. Julen Arzuaga (Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko abokatu gisa) eta Oihana Barrios (Jaiki Hadi elkarteko psikologo gisa).

Gidoia, zuzendaritza eta argazki zuzendaritza: Kepa Aranburu.
Edizioa: Bernat Alberdi, Kepa Aranburu.
Produkzioa: Aritz Arnaiz.
Audio posprodukzioa: Beñat Gantxegi.

Irudiz & Euskal Memoria fundazioa